Herriaren itxura aldatuko duten 3 obrari buruzko erakusketa antolatu du Udalak

elgoibarren.net 2008ko uzt. 10a, 11:58

Legegintzaldi honetan egingo diren lehen hiru hirigintza proiektu nagusien inguruko informazioa eta xehetasunak herritarrenganaino iristeko, erakusketa bat antolatu du Udalak. Obrak amaitu eta gero emaitza nolakoa izango den ideia bat izateko argazki birtualak zabaldu ditu Udalak. Honako hauek dira hiru proiektuak:
 
  1. Olasoko errotonda
  2. San Inazio kalea, Santa Ana kalea eta Ubitarte ingurua oinezkoentzat egokitzea (ikus hemen:
    San Inazio eta Santa Ana kaleak berhiritartzeko obren kontrataziorako lizitazio deialdia (GAO)
  3. San Frantzisko kalea, Madala eta Pedro Muguruza etorbidea oinezkoentzat egokitzea


  Urte amaierarako hasiko dira lanean

1706640973238 Herriaren itxura aldatuko duten 3 obrari buruzko erakusketa antolatu du Udalak

Hiru obra horiek hilabete honetan aterako dira lehiaketara, "irailean esleituko dira, eta urte amaierarako” lanean hasteko moduan egotea espero dute udal arduradunek. Santa Ana eta Madala inguruneko lanak bost hilabeteko epealdian buruko dira, baina Olasoko errotondako obrak amaitzeko urtebete inguru beharko dutela aurreratu du Alfredo Etxeberria alkateak. 


  Erakusketa:
  • Noiz: Uztailaren 16tik 31ra bitartean
  • Non: Kultur Etxean
  • Bisita ordutegia: Astelenenetik ostiralera: 19:00 - 21:00 (Zapatua, domeka eta jai egunetan: 12:00 - 14:00)
  • Zer: Hirigintza proiektuen inguruko xehetasun teknikoak, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak, aurrekontua eta finantziazio eraren inguruko datuak, erabiliko diren materialak, planoak, e.a. izango dira erakusketan. Aurrekoez gain, hamar minutuko bideo bat emango dute, bere onera ekarri nahi dituzten inguruen egungo egoera eta obrak amaitu ondoren izango duten itxura erakutsiko duena. Herritarrek etxean ere jasoko dute erakusketaren informazioa.
 
  Ikus hemen: Hiru proiektuei buruzko informazio osoagoa (pdf.)
 
  Argazkiak:

Ezaugarri teknikoengatik, N-634ak duen malda eta peralteagatik eta Sigmako industrigunetik errotondara dagoen maldak ikuspena mugatzen duelako, zatitutako errotonda bat egingo dute.

Olasoko industria gunerako sarrera berria, argazkiaren goikaldean, Olasoko hilerriaren albotik behera.

Altuera ezberdintasuna gainditzeko maldan egingo dute errepidea.

  Autoek ezingo dute Eibarrerantz atera Sigmako zubitik. Eroski parean bihurgune txiki bat egingo dute.

Santa Ana kalean lur zorua eta lurrazpiko egiturak eraberritu eta oinezkoentzako egokituko da.

Herriko Antzokiaren kanpoaldea.

San Inazio kalea.