Debabarrenako taldeentzak ere ateak ireki ditu Danbaka musika lehiaketak

elgoibarren.net 2008ko uzt. 10a, 15:03

Danbaka musika lehiaketaren hirugarren edizioan nobedade nabarmenekin aurkeztu dute: Debagoienaz gain, Debabarrena eta Durangaldeko musikariek parte hartu ahal izango dute estreinakoz, eta 24 taldek izango dute zuzenean jotzeko aukera. Sarietan ere bada berrikuntzarik: lehiaketako talde onenak Shot! grabazio estudioan diskoa grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kalean izango du.



Izena eman eta lanak aurkezteko epea irailaren 19a arte dago zabalik.

  Informazio osoagoa hemen: goiena.net