Maria Jesus Ibañez: “Kideek salbatu dute Mikel”

elgoibarren.net 2008ko uzt. 11a, 12:36


Mikel Ibañezen arrebak, Maria Jesusek, Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan dioenez, “Donostiara ekarri zutenetik nabarmen egin du hobera” minbizia daukan preso elgoibartarrak. Hain zuzen, hobera egitean epaituko dutela adierazi du Euskal Herrian geratzen zaion senide bakarrak, “eta gero jakingo dugu aske utziko duten edo ez”. Ibañezen hobekuntzaren giltza kartzelakideek izan zutela ere azaldu du arrebak, “Kartzelan zituen kideengatik ez balitz egun Mikel non egongo zen ez dut pentsatu ere egin nahi” esan du.


Hobera egin badu ere, oso gaixotasun larria duela-eta, anaiak edonoiz okerrera egin dezakeen beldur da Maria Jesus Ibañez. Hala eta guztiz, Donostiara ekarri zutenetik nabarmen egin duela hobera onartzen du Berria egunkariari eskainitako elkarrizketan. Azkenekoz, Soto del Realgo espetxean, “40 kilo eskas” eta gurpil aulki batean, “hilzorian”, ikusi zutenetik ezin pentsa zezakeen Mikelek halako hobekuntza izango zuenik.
Minbiziaren aurkako bost kimioterapia sesio jasotakoan senitarteko baten etxera itzuliko da eta “gure asmoa ospitaletik aske irtetea da” adierazi du arrebak.

1706640971529 Maria Jesus Ibañez: “Kideek salbatu dute Mikel”

Ebakuntza egin ostean Ibañezen abokatuek askatasun eskaera egin zuten Auzitegi Nazionalean. Erantzuna noiz jasoko duten argi dauka Maria Jesusek: “Hobetzen denean epaituko dute. Hor jakingo dugu behingoz aske uzten duten edo ez”. Mikel Ibañez behin-behineko presoa da. Pasaporte legala zuela atxilotu zuten Parisen 2007ko martxoan eta 2008ko otsailean Espainiartu zuten.

ETArekin kolaboratzeagatik epaitu zuten Ibañez, baina ez zuten frogarik aurkitu, eta aske utzi zuten. Uruguaira itzuli zen. Orain, “pertsona bera, baina beste egoera batean” epaitu nahi du Garzonek.

  Ikusi albiste hau jatorrizko lekuan: "Kideek salbatu dute Mikel" (berria/pdf)
 
  Lotura duten testuak