Elgoibartarren % 39,57ak berba egiten du euskaraz gure herriko kaleetan

elgoibarren.net 2008ko uzt. 11a, 14:39

Elgoibarko Udalak 2008ko euskararen erabilera neurtzeko ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu. Euskara Batzordeak  ekainaren lehen astean egindako kale-neurketaren arabera, elgoibartarren % 39,57ak berba egiten du euskaraz gure herriko kaleetan. Azterketa hau egin ahal izateko, 9.379 elgoibartarren hizkuntz jokaera neurtu da.

 

Hauexek izan dira 2008ko emaitzak:

PERTSONAK

                EUSKARAZ 

                %

9.379 (iaz 8.232)

3.712 (iaz 3.590)

39,57 (iaz 43,6)

 
Adinaren arabera zera ageri da:

 

 

GUZTIRA

HAURRAK

GAZTEAK

HELDUAK

ADINEKOAK

euskaraz %

% 39,57

%52,90

% 43,31

% 28,56

% 41,37

 

  Urtez urteko datuak konparatuz gero, adinaren araberako emaitzak beti antzerakoak izaten dira. Elgoibarren, inguruko herrietan bezala, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 52,9). Helduak dira, berriz, gutxien darabiltenak.
 
Giroen arabera zera ageri da:

GIROA

IKASLEEN IRTEERA

JOLASLEKUAK

EROSKETA GIROA

FAMILIA GIROA

GAZTE GIROA

TXIKITEOA

eusk %

39,7

53,06

22,05

43,64

36,88

42,18


Euskararen bilakaera orokorra jakiteko datuak
 Bukatzeko, esan beharra dago horrelako neurketek euskararen erabileraren bilakaera orokorra zein den jakiteko balio dutela, eta joera orokorra hartu behar dela kontuan eta ez urte batetik bestera dagoen kopuru aldaketa.
 
  Ikus hemen: Txosten guztia (elgoibar.org/pdf)