Iazko azaroaren 30ean atxilotu zuten Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auzipetua. Hamahiru urteko kartzela zigorra jarri zioten elgoibartarrari, baina osasun arazoak direla-eta, behin behineko askatasuna eman diote eta 6.000 euroko bermea ordainduz, herrira itzuli zen ekainaren 20an. Arratsaldeko 15:00ak aldean irten zen Bonxeko (Galizia) espetxetik, eta Elgoibarrera berandu iritsi zenez, Kimetz Elkartean egin zioten Ezker Abertzaleko kideek ongi-etorria. Gaur arratsaldean, Plaza Handian egingo diote harrera, eta ondoren, Kimetzen afaria egingo dute.