Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek

elgoibarren.net 2008ko uzt. 14a, 12:29

 
18/98 sumarioan auzipetutako elgoibartarra ekainaren 20an irten zen Bonxeko (Galizia) espetxetik, baina Elgoibarrera berandu iritsi zenez, joan zen barixakuan (uztailak 11) egin zioten ongi-etorri ofiziala.

 
 


 Elgoibarko eta eskualdeko lagunak bildu ziren Juan Mari Mendizabali Plaza Handian egin zitzaion ongi-etorrian. Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia, eta ohorezko aurreskua dantzatu eta gero, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek berba batzuk egin zizkien bertaratutakoei.
Mendizabal berak ere hartu zuen mikrofonoa. Han hurbildutakoei eskerrak eman, eta presoen alde lan egiteko gonbitea luzatu zien. Ondoren, Fernando Bert, kartzelatik atera den azken preso elgoibartarraren eskutik, amnistiaren giltza jaso zuen. Ahalik eta bizkorren beste preso elgoibartarren bati emateko opatuz eman zion giltza Bertek Mendizabali, “ia laster giltza Arnaldori ematerik daukazun” esan zion. Dirudienez, abuztuko azken aldera lagako dute aske Arnaldo Otegi, Batasunako bozeramailea. Kimetz elkartean egin zuten afariarekin eman zioten amaiera ongi-etorri ekitaldiari.

1706640969503 Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek

1706640969533 Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek

 

1706640969597 Juan Mari Mendizabali ongi-etorria egin zioten ezker abertzaleko kideek

 Iazko azaroaren 30ean atxilotu zuten Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auzipetua. Hamahiru urteko kartzela zigorra jarri zioten elgoibartarrari, baina osasun arazoak direla-eta, behin behineko askatasuna eman diote eta 6.000 euroko bermea ordainduz. Elgoibarrera ekainaren 20an itzuli zen, arratsaldeko 15:00ak aldean irten zen Bonxeko (Galizia) espetxetik, eta Elgoibarrera berandu iritsi zenez, Kimetz Elkartean egin zioten Ezker Abertzaleko kideek ongi-etorria.
 
Lotura duten albisteak: