Asteazkenean inauguratuko dituzte Mintxetako tenis eta jolas askotariko pistak

elgoibarren.net 2008ko uzt. 14a, 14:10


Asteazken honetan (uztailak 16) estreinatuko dituzte Udal agintariek Mintxetako apartalekuan jarri duten jolas pista balioanitza eta Mintxetako igerilekuen aldagelen alboan eraiki duten tenis pista.




  Jolas gune balioanitza

1706640969123 Asteazkenean inauguratuko dituzte Mintxetako tenis eta jolas askotariko pistak

Futbolean, eskubaloian, saskibaloian, tenisean, boleibolean eta beste hainbat kirol eta jolasetan aritzeko aukera emango du Mintxetako aparkalekuan jarritako jolas askotariko pistak. 12x24 metroko neurriak izango ditu eta edonor ibili ahal izango da bertan. Boleibolean jokatu ahal izateko sarea behar izanez gero, Mintxetako harreran eska daiteke.
 
 


1706640969161 Asteazkenean inauguratuko dituzte Mintxetako tenis eta jolas askotariko pistak

 
  Tenis pista
Tenis pistak, aldiz, bere ordutegi, prezio eta araudia izango du. Arauzko neurriak (33,30X 16,50 metro) izango dituen pistak lur sintetikoa dauka; aire librean egoten diren tenis pistetarako erretxinazko zoru berezia.
 
  Ordutegia:
  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 22:00
  • Zapatuak: 10:00 – 13:00 eta 15:00 – 19:00
  • Domekak: 10:00 – 14:00
*Igerilekuen denboraldiak irauten duen bitartean, haien ordutegi bera edukiko du tenis pistak aurten.

  Prezioak

  • Bazkideak: Dohainik
  • Bazkide ez direnak: < 18 urte: 3 € eta > 18 urte: 5
  Araudia
 * Tenis pistan sartzeko, derrigorrezkoa da kirol arropa eta oinetakoak erabiltzea.
 * Debekaturik dago erretzea eta jatea, halaber, bizikletaz, patinetan edo baloiarekin bertara sartzea.
 * Tenis pistako erabiltzaileek igerilekuetako aldagelak erabiliko dituzte.
  Alokairuak   
  * Pistaren alokairua Aurreko egunean edo egun bertan egin ahal izango dira
  * Pertsona berak ezin izango du bi orduz jarraian jokatu.
  * Pertsona berak ezin izango ditu egun baterako ordu bat baino gehiago alokatu.
 
  Lotura duten albisteak: