Autobuskada elgoibartar “The Boss”en kontzertua ikustera

elgoibarren.net 2008ko uzt. 15a, 10:48

Bruce Springsteen, The Boss eta bere taldeak, E Street Bandek, kontzertua eskainiko du gaur iluntzean Donostian. Abeslari estatubatuarrak (Freehold, New Jersey, 1949) Anoeta estadioa beteko duten 40.000 zaleturen aurrean abestuko du.
Elgoibarren ere ikusmin handia sortu du kontzertuak. Sarrerak erosi eta elkarren berri ahoz aho izan zuten 68 herritarrek Springsteen ikustera joateko autobusa antolatu dute. 20:00etan aterako dira King-Kong-etik.



1706640968296 Autobuskada elgoibartar “The Boss”en kontzertua ikustera

Orain dela hiru hilabete, Donostiako kontzerturako sarrerak salgai jarri zirenean, 40.000 sarreretako 35.000 saldu zituzten egun bakarrean, eta azkenean iritsi da guzti horiek horrenbeste desio zuten eguna. Tartean dira elgoibartar mordoa. Batak bestearen berri izan eta dezente zirela ohartu zirenean, autobus bat antolatu zezaketela pentsatu zuten batzuek. Poliki-poliki jende gehiago batu zitzaien eta hasierako autobus txikia 68 plazako autobus handi bihurtu zen. Ziur, gainera, autobusean doazen herritarrez gain, gehiago ere joango direla gure garaiko musikaren ikono den musikaria entzutera eta ikustera.

 

'Magic' azken diskoko azala.

Lotura duten albisteak

  Bruce Springsteenen inguruko web guneak
 Argazkiak: EFE eta www.shorefire.com