Andres Alberdi Gorostiagak (Getaria, 1950) 1973tik, irakasle-lanetan jardun da Elgoibarren, ikastolan eta institutuan. Institutuko euskara-katedraduna da 1982tik. Elgoibarko Euskara Mintegiarekin, Bigarren Hezkuntzako Euskara eta Literatura irakasgaiko hainbat ikaslibururen egilea. 2000. urtetik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMA Programako (Euskal materialgintza) hizkuntza-adituen koordinatzailea da.
Egilea eta argitaletxea beraren (Elkar) ustez, eskola mundutik aparte ere baliagarria izan daitekeen liburua da Oinarrizko gramatika, “egokia izan daiteke gramatikaren beharrean denarentzat: irakasle, euskaltegiko ikasle, jakin-mina duen euskaldun arrunt”.
- Ikus hemen elkarrizketa osorik: "Denok izaten dugu zalantza 'haren', 'bere' eta 'beraren' noiz erabili" (diariovasco.com)
Argazkiak: elgoibarren.net eta Felix Morquecho (DV)