Bihar Sargoateko erromeria eta abuztuaren 3an Santumotz Eguna ospatuko dira

elgoibarren.net 2008ko uzt. 24a, 09:18

 
 Erromerien sasoirik onenak joanak zirela uste bazenuten, oker zaudete. Barixaku honetan, uztailaren 25ean, egingo da Sargoateko erromeria, Azkarate eta Irukurutzeta artean; eta astebete barru, abuztuaren 3an, beste erromeria bat: Santumotz Eguna, Idotorbe-San Pedro bailaran.
Argazkian (Aitor DV), Andres Egidazu, Santumotz erromeriako irudiaren egilea.

 
 
 
 

   Sargoateko erromeria, uztailak 25
 
 Gogoratu, Sargoateko erromeria urte batzuk geldirik egon ondoren, 1996an berriro martxan jarri zela, Sallobenteko Jai Batzordea, Debemen, Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala eta Morkaiko M.E.-aren elkarlanari esker.
Egitaraua:  
  • 11:00 Meza
  • 12:00 Salda eta txorizoa
  • 12:30 Bertsolariak eta trikitilariak. Bertsolariak: German Meabebasterretxea, Xabier Arrizabalaga Ziarda eta Juan Mari Narbaiza
  • Trikitilariak: Baltzola anaiak
  • 14:00 Erromeriaren amaiera 

  Santumotz Eguna, abuztuak 3
38 urteko etenaldiaren ostean, Idotorbe (San Pedro) auzoko bizilagunek, Santumotz lautadan, Santumotz Erromeria ospatzeko usadio zaharra berreskuratuko zuten orain bi urte (2006an). Aubixatik Hiru-Iturrira bidean, Urkiola-Txiki baserriaren alboan dago Santumotz lautada. Iaz, gainera, santuaren irudia ere berreskuratu zuten. Eibarren bizi den Andres Egidazu elgoibartarrak egin zuen santuaren irudia.
Ikus hemen: Santumotz Erromeria berreskuratuko dute Idotorben (2006-07-13 elgoiBARREN.net)

Egitaraua:
  • 11:00 Meza
  • Ondoren, luntxa: sagardoa, txakolina eta txorizoa banatuko dira. Lasa II. eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute giroa
  • 12:30 Herri kirolak. Lagun Artea taldekoek antolatuta
  • Ondoren, bertso saioa. Bertsolariak: Peñagarikano eta Mendizabal
  • 14:30 Bazkaria Aubixa baserrian. Lasa II. eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute giroa