Jose Gurrutxagak eman zien hasiera iazko jaiei, eta aurten Rosa Mari Salegi izango da San Bartolome bezpera eguneko txupinazoa jaurtiko duena. Udalak jaietako egitarauaren aurkezpena egin du, eta bertan azaldu ditu Alfredo Etxeberria alkateak Rosa Mari Salegi aukeratu izanaren arrazoiak: “landa, nekazal, baserri, enpresa eta hainbat arlotan antolatzaile eta produktore moduan eduki duen jarduera azpimarratu eta eskertzeaz gain, ordezkari aproposa dela iruditu zait”. Era berean, emakumeek baserrian, landa ingurunean, auzolanean eta nekazaritzan jokatu duten papera azpimarratu du alkateak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa (2007-09-05 elgoibarren.net)