Barne Sailak baimendu egin du Otegiri zapatuan egingo dioten omenaldia

elgoibarren.net 2008ko ira. 4a, 11:14

 
Zapatu honetan (irailak 6) Arnaldo Otegiri Elgoibarren egingo dioten ongi-etorri omenaldia baimentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak, "terrorismoaren gorespenik" egiten ez bada eta legez kanpoko erakundeak aipatzen ez badira. 15 hilabete kartzelan egin eta gero, joan zen abuztuaren 30ean atera zen kalera Otegi.



  Ertzaintzak, antolatzaileei (Elgoibarko Amnistiaren aldeko mugimendua) bidali dien idatzian (ikus hemen) ohartarazi die ekitaldian zehar ezingo dutela pankarta, lema edota esloganik erabili. “Debekatu egin dira, batez ere, Instituzio, erakunde edo ordezkariren bati erreferentzia egiten diotenak eta beraien aurkako mehatxu edo larderia bat suposatzen dutenak”. Ezingo da, era berean, terrorismoaren aldeko erreferentziarik egin. Legez kanpokoak diren taldeek, anagrama edo testuen bidez bada ere, ezingo dute ekitaldian parte hartu.

Otegiri omenaldia
  Otegiri omenaldia zapatu honetan ospatuko dute, Plaza Handian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ondoren, ikastolan afari herrikoia izango da.

Oporretan Italiara
  Omenaldiaren ostean Italiara oporretara joango da Batasunako bozeramaile ohia, Auzitegi Nazionalak hala baimendu eta gero. Irailaren 7an hasita astebeteko baimena dauka Arnaldo Otegik opor bidaia hori egiteko.

  Lotura duten albisteak: