Jantokietako langileek euskara sustatzeko ikastaroan parte hartu dute

elgoibarren.net 2008ko ira. 5a, 13:42

 
Elgoibarko Ikastolako eta Herri Eskolako jantokietako langileek euskara sustatzeko ikastaro batean parte hartu dute egunotan.




Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta, Elgoibarko Ikastolako eta Herri Eskolako jantokietan lan egiten duten hainbat hezitzailek euskararen transmisioan eragiteko ikastaro batean parte hartu dute azken hiru egunotan Kultur Etxean.
 

Argazkia: elgoibar.org

Ikastetxeetako langileek Urtxintxa aisialdiko heziketarako formazio eskola izan dute gidari eta euskararen sustapenerako tresnak ikasteaz gain, soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak, motibazio estrategiak, bazkal ondoren abian jartzeko jolasak, abestiak eta bestelako tresnak ikasi dituzte.