Unai Loiola, Oliba hezurren jaurtitzaile onena
Unai Loiola sanmigeldarrak jantzi zuen txapela estreinako oliba hezurren jaurtiketa txapelketan. Ahotik 13,40 metrotaraino jaurti zuen oliba hezurra Loiolak. Munduko errekorretik (21, 32 metro; 1998tik Mariano Martinez murtziarraren eskuetan) urrun geratu ze narren, ez da marka makala. Berrogei lagun inguruk parte hartu zuten lehiaketa xelebrean.
Imanol Albisu nagusi bigarrengoz txapel jaurtiketan
26 gizonezkok eta 20 emakumezkok parte hartu zuten Txapel Jaurtiketa Txapelketan. Partaide bakoitzak bi jaurtiketa egin eta gero, Imanol Albisuk egin zuen jaurtiketarik luzeena: 18,30 metro. Iaz, 2007an, ere berak jantzi zuen txapela. Emakumezkoetan, berriz, Miren Pagoaga izan zen irabazlea, 14,10 metroko jaurtiketari esker.
Aizkora desafioa "Bihurri"rentzat
Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eta auzoko Apraiz eta Ballibarren arteko aizkora desafioan Mendaron bizi den eibartarrak moztu zituen bizkorrago enborrak.
Marrazki lehiaketa
Marrazki lehiaketan hogei bat parte hartzailek hartu zuten parte. Bost urtetik beherakoetan Unax Esnaolaren marrazki aizan zen irabazlea, eta bost urtetik gorakoetan Alaitz Egañak irabaz izuen.
Karretilaren zozketa
Honakoa da karretillaren zozketako zenbaki saritua:
- Zenbakia: 2.849
- Erreserbako zenbakia: 1.452
San Antolinei errepasoa iruditan