Obamarekin benetako aldaketa etorriko ote da?

elgoibarren.net 2008ko aza. 5a, 15:20

{google}2637064825564152235&hl=en{/google}Bideo inkesta: Barack Obama senatariak irabazi ditu Amerikako Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeak, alde handiarekin irabazi ere. Obama demokratak atal berria idatzi du gaur Historian eta AEBetako azken oztopo arrazista deuseztatu du Etxe Zurirako hauteskundeetan irabaziz. Kanpaina luzea historiako mediatikoena ere izan dela diote adituek, eta gureganaino ere iritsi dira Atlantikoaz bestaldeko oihartzunak. Kalera atera eta Obamarekin benetako aldaketa etorriko ote den galde egin diegu herritarrei, bai Estatu Batuetara, eta baita ondorioz mundu osora ere.

 

Bideoan ageri dira: Alex Aranzabal, Anartz Oñederra, Ramon Aranburu eta Rosa Galarraga.