Japonian kontzertuak emango dituzte Napoka Iria taldekoek

elgoibarren.net 2008ko aza. 6a, 14:41

 
Azaroaren 28tik abenduaren 8ra bitartean sei kontzertu eskainiko ditu Napoka Iria taldeak Japonian. Ekialde urruneko herrialdean dituzten lagunei eta kontaktuei esker joango dira Japoniaraino Ander Mujika (gitarra) elgoibartarra eta Miren Narbaiza eibartarra, Napoka Iriako bi taldekideak.





Napoka Iria.

 
Myspacen duten orrialdean taldekideek beraiek azaltzen duten moduan, Napoka Iria 2005. urte aldera sortu zen Ander eta Mirenek musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. Bi gitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehien zapaltzen hasi ziren. Dagoeneko hiru urte pasa dira zuzeneko akustiko haietatik eta egun Napoka Iria izaera propiodun taldea dela esan daiteke. Kantuak lasaiak bezain progresibo eta rockero egiten ditu bikote honek. Hartara, zuzeneko emanaldiak berezi egiten saiatzen dira, ukitu handia emanez eta intentsitatearekin jokatuz. 2007an euren lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz osatua eta orain euren lehen LPa kaleratzeko lanean ari dira.

  Napoka Iria Japan Tour 2008: (ikus hemen egitaraua)
 
Lotura duten albisteak: