Tristuraz ikusi genuen nola jausten ari zen elizaren sabaia, harrobiko leherketen poderioz, nola ari zen izorratzen intxaur beltzezko erretaula bikaina eta eraiki berria zuten ur depositoaren kokalekua ere ikusi genuen, monastegiaren ondo ondoan ikusmira desitxuratuz. Bidean, aspaldian bertan ibilitakoak izan genituen hizpide, prailehaitzeko txaman delakoa, zeltiarrak, erromatarrak, beraiek utzitako aztarna toponimikoak eta abar. Tartean, euskal herriko lehenengo frontoia izan litekeena, berez erromatarren joko zahar baten egokitzapena dela uste dutena.
Astigarribiako elizari buruz lehenengo aipamena 1080. urtekoa da. Elizaren 900 urteko historia aitzaki hartuta, konferentzia ziklo bat antolatu dute Mutrikun. Gaur izango da lehenengoa eta datozen hiru ostegunetan gainontzekoak. Gaurkoak “TRITIUM TUBORICUM: 25 años buscando una pista para su hallazgo” izango du izenburua eta Javier Castro hizlaria. Pomponio Mela geografo latindarrak bere “Coreografian” aipatzen du Tritium Tuboricum asentamentua, ez dute topatu oraindik baina bidea bera izan liteke interesgarriagoa bila dabilenarentzat.
Lastima da baina ezingo dut joan, horregatik egiten dizut konbita irakurle, zu joan zaitezen nire partez, eta gero hemen konta ditzazun han entzundakoak, beranduegi ez bada behintzat.
Informazio gehiago Hemen