Ikasle Egun Txikia egingo da gaur Elgoibarren

elgoibarren.net 2008ko aza. 7a, 09:31

 
Debabarrenako Ikasle Abertzaleakek antolatuta, Ikasle Egun Txikia egingo da gaur, azaroak 7, gure herrian. Egitarau zabala prestatu dute.

 

1706640756083 Ikasle Egun Txikia egingo da gaur Elgoibarren

 
  Ikasle Abertzaleak antolakundeak 20 urte betetzen ditu aurten. Honen harira, eta azken urteotan ospatzen den Ikasle Egunaren inguruan, 20 urteak modu berezi batean ospatzeko, herriz herriko dinamika bat jarri dute martxan: Ikasle Egun Txikiak burutuko dira Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan, azaroaren 22an Erandion ospatuko den Ikasle Egunera bitartean.
 
Elgoibarko egitaraua:
  • 14:15 Trikipoteoa Mekatik
  • 15:00 Eskualdeko ikasleei harrera
  • 15:15 Bazkaria
  • 17:00 Eztabaidak eta jolasak
  • 20:00 Kontzertua: Revelphone taldea