Antzerkia, asteburuko eta azaroko kultur eskaintzako protagonista

elgoibarren.net 2008ko aza. 7a, 12:51

 
Arte eszenikoak, antzerkia batez ere, nabarmendu behar da azaroko kultur agendatik. Asteburu honetan, esaterako eskaintza bikoitza izango da: batetik, “Gronholm metodoa” antzezlana eskainiko dute gaur (azaroak 7). Eta, bestetik, domekan (azaroak 9) “Magia Teilatuan” antzezlana ikusi ahali zango da. Biak Txalo produkzio taldearen eskutik, eta, biak Herriko Antzokian. Azaroa amaitua urretik antzezlan gehiago ere ailegatuko dira.



1706640755318 Antzerkia, asteburuko eta azaroko kultur eskaintzako protagonista

Gronholm metodoa (azaroak 7, 22:15ean)
  Txalo produkzioak taldeak Gronholm metodoa antzezlana taularatuko du euskaraz, gaur gatean, Herriko Antzokian. Multinazional batean exekutibo plaza betetzeko lau hautagairen arteko istorioa da. Gela batean bildu dituzte azken probak egiteko. Joseba Apaolaza, Asier Hormaza, Ramon Agirre eta Itziar Ituño dira aktoreak. (alboko argazkia J.R. Gartzia)


Magia teilatuan (azaroak 9, 16:30ean)

1706640755347 Antzerkia, asteburuko eta azaroko kultur eskaintzako protagonista

Domekan herriko umeek ikuskizun entretenigarria ikusteko aukera izango dute Herriko Antzokian. Zer ezkutatzen da teilatuetan gau izartsuetan? Bada, igandean sekretu hori argituko du Txalo Produkzioak konpainiaren Magia Teilatuan lanak. Antzezlan berri honen egilea Begoña Bilbao da eta itzulpena, aldiz, Julia Marinek egin du. Magiaz jositako obra honetan parte hartzen duten aktoreak Iraitz lizarraga, Asier Kidam eta Jorge Santos dira.
Protagonistak: Betisak gozatu egiten du zeruari begira buru zientifikoa duen neskatxa baita. Gau izartsuetan, etxeko terraza-behatoki espazialera igotzen da izarrak arakatzera. Halako batean, Bruno magoa agertuko zaio Betisari eta bere ikuspegi zientifikoari eutsiz, neskak zalantzan jarriko du haren magia.

Giriguai (azaroak 14, 18:00etan)
  Zirko Berriaren ildotik Zirko Ttipiaren Giriguai emozioz beteriko ikuskizun koloretsua da. Malabareak musika, dantza, publikoaren parte hartzea, hau dena, umore onez horniturik. Hiru pailazo, hiru inozentzia, munduari hiru begirada. Hiruek errealitateari egokitzeko ezintasuna isladatzen dute oso iskanbila dibertigarriak sortuz. Atxutxiamaikaren eskutik ailegatuko da “Giriguai” azaroaren 14an, Herriko Antzokira.

JoKoaut (azaroak 28, 22:15)
  Pikor antzerki taldearen 'Jokoaut' obraz gozatzeko parada izango da azaroaren 28an Herriko Antzokian. Sarrerak aurrez ere eros daitezke Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan. Gazteria eta Berdintasun Sailak antolatutako emanaldia izango da. "JoKoaut!" muntaia bete-betean sartzen da eskolako erasoen gaiari buruzko eztabaidan, baita gizarte harremanetan edonon agertzen den bortizkeria orokorraren gaian ere. Ikuskizun honetan helduen munduaren bortizkeriari buruz hitz egiten da, eta gazteek hura nola ulertzen duten; komunikabideek transmititzen duten bortizkeriari buruz eta gazteek hura nola harrigarriro irensten duten; objetu eta animalien kontrako bortizkeriari buruz. Biktimen bakardadearen inguruko gogoeta ere egiten du obrak, eta jazarpen ekintza ororen inguruan ezartzen den isiltasunari buruz ere, lekukoek, ia beti, nahiago baitute isiltzea.

Cabaret sobre hilos (azaroak 30, 16:30ean)
  Txotxongilo ikuskizuna izango da azaroaren 30ean Herriko Antzokian. Sarrerak egunean bertan salduko dira leihatilan.