IMHk eta Danobatek 'Bikain' euskararen kalitate ziurtagiriak jasoko dituzte

elgoibarren.net 2008ko aza. 10a, 14:22

 
Zilarrezko Bikain, euskararen ziurtagiri ofizialak jasoko dituzte gaur (azaroak 10) Elgoibarko bi erakundek, IMHk eta Danobatek, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik; Bilboko Guggenheim museoan 19:30etik aurrera egingo den ekitaldian. Erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatu eta zertifikatzeko sistema da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofiziala.


  Aurrez finkatu eta jakinarazitako irizpideak aplikatu ondoren, 30 izan dira aurten -ekimenak lehen ezarpen-urtea duen honetan- ebaluatzeko aukeratu diren erakundeak. Hauen perfilari dagokionez, 8 industria-sektorekoak dira, eta 22, berriz, zerbitzu-sektorekoak.
  Hiru maila ditu Bikainek, eta hiru kolore: beltza, zilarra eta urrea.

Edurne Bilbao (IMH), Alfredo Etxeberria alkatea eta Jesus Mari Astigarraga (Danobat)

Bikain ziurtagiriak jaso zituzten erakundeetako ordezkariak Ibarretxe lehendakariarekin.


  IMHk iaz proba pilotuan parte hartu zuen, beste 8 erakunderekin batera. Eusko Jaurlaritzak, egindako lana eskertzeko ekitaldia antolatu zuten Bilbon joan zen abenduaren 17an. Bertan, Bikain ziurtagiria aurkeztu zuen lehendakariak. Goiko argazkian ageri dira, hain zuzen ere, Bikain ziurtagiri berriaren lan prestaketan parte hartu duten 9 enpresen ordezkariak, eta hauen artean, Joxean Egaña (ezkerretik lehena), IMHko zuzendaria.
  • Honako enpresek parte hartu zuten ekimenean: eika, elay, elkargi, eroski, euskaltel, goiena, grupocegasa, imh, iza-matia fundazioa.
 
Lotura duten albisteak: