Xabier Loiola nagusi Euskadiko Bolo Txapelketan

elgoibarren.net 2008ko aza. 10a, 15:17

 
Euskadiko Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren azken jardunaldi erabakigarria jokatu zen zapatuan (azaroak 8) San Pedroko bolatokian. Sailkapen nagusiko zortzigarren postuan ailegatu zen Loiola azken jardunaldira, Segundo Pagaegi (Iruzubieta) sailkapeneko liderrak botatako bi txirlotako aldea ateratzen ziola. Hala eta guztiz, aldea berdindu eta gainditzeko gai izan zen Xabier Loiola, Euskadiko txapeldun berria.




Egindako hiru jaurtialdietan txirlo bakar bat ere ez zuen bota sailkapeneko lehen sailkatuak, Pagaegik, San Pedroko bolatokian jokatutako jardunaldi emozioz betean. Xabier Loiolak, berriz, hiru txirlo bota zituen. Horiei esker, sailkapeneko lehen postuan jarri zen Loiola eta ez zen bertatik mugitu. Javier Osoro elgoibartarrak ere ederki aprobetxatu zuen Pagaegiren egun txarra eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen. Elgoibartarren egun borobilarekin amaitzeko, sailkapen nagusian aurreko postuetan geratzeko aukerarik ez zuen arren, Unai Loiola sanmigeldarrak, 2003ko Euskadiko txapeldunak, irabazi zuen San Pedroko tiraldia.

Xabier Loiola Euskadiko txapelketa lortzen duen laugarren bolaria da. Haren aurretik, Jose Irustak (1997), Javier Osorok (1995) eta Unai Loiolak (2003) jantzi dute txapela.
 

Hiru Txirlo bolo txapelketan txapelak irabazi dituzten elgoibartarrak

  • Jose Irustak 1990ean Gipuzkoakoa eta 1997an Euskadikoa.
  • Javier Osorok  1991n eta 1995ean Euskadikoa.
  • Unai Loiolak 1998an Gipuzkoakoa eta 2003an Euskadikoa.
  • Imanol Osorok 1999an Gipuzkoakoa.
  • Julian Loiolak 1997an Gipuzkoakoa.
  • Xabier Loiolak 2006an Gipuzkoakoa.

  * San Migelek talde moduan 11 alditan irabazi du Gipuzkoakoa eta 8 aldiz Euskadikoa.