Larunbat honetan Karakateko igoera

Morkaiko 2008ko aza. 10a, 18:45

Larunbat hontan Karakateko igoera ospatuko dugu

 

 
 
   Kaixo lagun mendizale,
  Honekin betara larunbat hontan, azaroaren 15ean, larunbatean, Karakateko igoera ospatuko dugula adierazi nahi dizugu. Irteera goizeko 10etan izango da Elgoibarko Plaza Haunditik.
Parte hartu nahi duzuenok bertan agertu besterik ez duzue egin behar. Izen ematea doakoa da. Dakizuen bezela ibilbidea ez da markaturik egongo eta partaide bakoitzak egokien deritzon bidea hartu ahal izango du.
  Aurten ere MAUSITXA baserriko etiketa beltzeko Idiazabal gaztak izango dira 4 sariak:
  • 1. sailkatua
  • 1. elgoibartarra
  • 1. neska
  • 1. neska elgoibartarra (azkenengo urteetan bezala neska bakarrak hartzen badu parte, elgoibartarra izan ala ez, 4. gazta hau partaideen artean zozketatuko dugu)
  Horrez gain partaide guztiak lasterketa ondoren Konportan eskainiko dugun bazkarira gonbidatuta daude.
Honen bidez denori luzatu nahi duzuegu parte har dezazuen gonbidapena eta parte hartzeko asmorik ez baduzue ikustera etortzekoa.
Morkaiko ME
IMG_4375.jpg
www.elgoibarren.net