Asisko Urmenetaren hitzaldia

elgoibarren.net 2008ko aza. 11a, 10:36

 
Gaur: Asisko Urmeneta, komikilari eta komunikatzaile nafar ezagunak “Como aprender a hablar euskara en 40 años y 1 dia facilmente” izeneko hitzaldia eskainiko du gaur (azaroak 11) Kultur Etxean (19:30). Gaztelerazko izenburua duen arren, euskaraz izango da. Debabe Udal Euskaltegiak antolatu du hitzaldia 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.



  Datu autobiografiko batetik abiatzen da Asisko Urmenetak emango duen hitzaldiaren izenburua: “berrogei-eta urte ditut, eta oraindik segitzen dut ikasten. Gertatzen da bide iniziatiko bat dela, noizbait hasi eta bizi guztirako dela: hil arte irauten duena. Facilmente-renak erran nahi du denbora sartzen dugula, baina erraz eta gozatuz egiten ahal den bidea dela; eta ez beti penetan eta sufrikario eta gurutze bidea”.

  Euskara ikasten ari direnentzarako bereziki pentsatuta dago hitzaldia, “edo ikasi baina euskaldunberri gordin-gordinak direnentzako; edo erabiltzen ez duten euskaldun zaharrentzako eta euskaldun den ororentzako” argitzen du Asiskok.