Batetik, herritar mordoa hurbildu zen Gaztaina erreen usainera Magosto Eguna ospatzera -ehunka kilo gaztaina eta beste hainbeste ribeiro ardo banatu zituzten Galiza Etxekoek-. Ohi duten legez, Galiziatik, Verin herritik, ekarri zituzten espresuki 350 kilo gaztaina Galiza Etxeko kideek. Hiru danbolin erabili zituzten gaztainak erretzeko, eta herritarren gaztaina gosea asetzen lan franko izan zuten, asko izan baitziren bertara hurbildu ziren elgoibartarrak; sabela berotuz hotza uxatzeko sistema eraginkor bakarra zela sinistuta, akaso. Gaztaina erreak eta ribeiro ardoa dohainik banatu zituzten, nahiz eta aurrez bi euro balio zituen lurrezko katilua erostea ezinbestekoa izan.
Gaztainengandik ez oso urrun gure herriko baserrietako produktuak erakutsi eta saltzeko postuak izan ziren, hileko azken zapatuko ferian. Plaza Txikiaren inguruan nekazaritza makineria eta baserriko lanabesak saltzeko ohiko postuak egon ziren, baita ganadu eta animalia erakusketa ere.
Elgoibar Koloretan
Aurrekoez gain, “Elgoibar Koloretan” mahai jokoa jarri zuen salgai Elgoibarko Izarrak azoka gunean jarritako postuan.
Olasoko errotonda
Olasoko errotonda
Eta azkenik, Ezker Abertzaleko kideek Olason aurki egitekoak diren errotonda berriak nolakoa izan beharko lukeen herritarrei azaltzeko probestu zuten abagunea. Panelen bitartez erakutsi zieten herritarrei euren proposamena, non, besteak beste, Sigmako industrigunerako sarbidea lurrazpitik egin beharko litzatekeela defendatzen dute.
- Ikus hemen: Olasoko SasiErrotonda berriaren aurreran Elgoibarko Ezker Abertzaleak badu alternatiba (Elgoibarko Ezker Abertzalea)
Argazkiak: