Musikaren historian zehar "plagio" asko izan dira: batzuk
kasualitatearen ondorioz eta beste batzuk memoria traidore baten
eraginez, batek daki. Coldplay talde famatuaren "Viva la vida" 2008ko
abestia plagiotzat jo du Joe Satriani gitarra-jole ezagunak, honen "If
i could fly" 2004ko kantaren melodia berdina erabiltzen dutela salatu
du Satrianik. Ni ez naiz inor dudatan jartzeko Coldplay taldearen
inspirazio iturriak zein diren, baina kuriosoa dela deritzot bi kantek
erabiltzen duten melodia berdin-berdina izatea. A ze aurpegia!!