Bertsoak eta herriko bertsolariak izan ziren afari-jaiko protagonistak. Ondo jan eta edan ondoren, 30 lagun inguru pasa ziren oholtza gainetik; hamazazpi urte zituen gazteenak, eta laurogeitaka, zaharrenak. Bertsoak ere estilo askotakoak entzun ziren. Bertsoekin jolastu eta gozatzea zen antolatzaileen helburua, eta esan digutenez, bete-betean asmatu zuten.
Aurrerapen modura, bideoan ikusi eta entzungo duguna aitatuko dizuegu, motz-motz:
- Erika Lagoma eta Amaia Agirre bertsolariak, ongi etorria egin eta mahaia bedeinkatzen.
- Juli Arregi, Agurtzane Garzia, Josu Iriondo eta Amaia Gorrotxategi, Mikel Laboaren omenez.
- Josu Armaitxa, Francori bertsotan.
- Angel Ugarteburu, Gotzon Garateren omenez.
- German Meabebasterretxea eta Jabier Ziarda, koplatan 25 urteotako errepasoa egiten.
- Uxue Alberdi eta Erika Lagoma, kamasutra posturak praktikatzen.
- Errazu bertso-eskolakoak, barra ertzetik gazteen kontuak haizeratzen.
- Bertso-eskolan ibilitako 10 ikasle, ikasitakoak bistaratu eta Angel Ugarteburu maisuari eskerrak ematen.
- Ia bi orduko bideoa da, baina afarian egon zirenek esan digutenez, aitaren batean ikusten da. Ea zer irizten diozuen.
{vimeo}2737940{/vimeo}
•Argazkiak:
- Saioko argazki gehiago: hemen (mediaketa)
- Bideoaren egilea: Aitor Lauzirika.