Pirritx eta Porrotxen saiorako sarrerak urtarrilaren 20an eta 21ean salgai

elgoibarren.net 2009ko urt. 9a, 15:21

 
Pirritx eta Porrotx pailazoek otsailaren 1ean Olaizaga Kiroldegioan eskainiko duten emanaldi bikoitzerako sarrerak urtarrilaren 20an (martitzena) eta urtarrilaren 21ean jarriko dira salgai.



 Udaleko Gazteria Saileko arduradunek jakitera eman dutenez, 16:30eko saiorako sarrerak urtarrilaren 20an salduko dira, 18:30etik aurrera Herriko Antzokiko leihatilan. Bestalde, 18:30eko saiorako sarrerak, urtarrilaren 21ean, 18:30etatik aurrera salduko dira, horiek ere Herriko Antzokiko leihatilan.

 Sarrera bakoitzak bost euro balioko du eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, lau sarrera erosi ahal izango ditu.
 
Lotura duten albisteak: