D3M plataformak hauteskundeetan parte hartzeko sinadurak batuko ditu

elgoibarren.net 2009ko urt. 13a, 09:41

Abertzale eta ezkertiarrek” beraiek ere hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dutela uste dute eta herri plataforma bat sortu dute: Demokrazia 3.000.000 (D3M). Martxoaren 1ean egingo diren EAEko legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea da plataforma sortu berriaren helburu nagusia. Plataformak 5.700 sinadura lortu behar ditu Gipuzkoan hauteskundeetara aurkezteko. Elgoibarren D3M plataformaren aldeko sinadurak biltzeko ordutegiak eta lekuak jakinarazi dituzte.


Elgoibarren sinatzeko egun eta lekuak:
  • Urtarrilaren 12, 13, 14, 15, 16, 19, 20, 21, 22 eta 23an Udaleko idazkaritzan; 9:00etatik 14:00etara.
  • Urtarrilaren 13, 15, 20 eta 22an Leku Ederren dagoen notaritzan; 16:00etatik 19:00etara.
  • Urtarrilaren 24a, zapatua, izango da sinatzeko azken eguna Giza eskubideen parkean, Usua atzean dagoen Udalaren herritarren harrera bulegoan; 9:00etatik 13:00etara.

 Joan den larunbatean, urtarrilaren 10ean, aurkeztu zuten D3M, Bilbon, eta ezker abertzaleko kide ezagunak izan ziren agerraldian.
  • Ikus hemen: Prentsaurrekoan irakurri zuten manifestua (demokrazia3m.com)
  • Aurkezpeneko bideoa