Gipuzkoako X. asto erakusketa eta lehiaketarekin astoari gorazarre egiten zaio Lazkaon, familia sakratuak: Jesus, Maria eta Josek Egiptora eginiko ihesa edo bizitza berrirako bidea animalia sufritu honetan egin baitzuen.
Lazkaoko Euskadi plazan 100 asto, 71 eme eta 11 ar batu ziren. Arretan Txomin Arriola elgoibartarraren Batu astoa izan zen dotoreen hautatua, eta emeen kasuan bestalde, Amasako Jose Inazio Mendizabalen Amaia.
Galtzeko arriskuan dagoen animalia hau berreskuratzeko lanetan ari dira ganaduzale hauek, eta garai batean astoak zuen lan nekezak ahaztuta, egun larreak garbitzeko erabiltzen duela nabarmentzen du Arriolak, iaz sasoi honetan “Mimi” astemearekin irabazi ostean, Akei baserrira egin genion bisita honetan adierazi zuen moduan:
• Bideoa:
Txomin Arriolak aitzina baserrietan astoak zertarako erabiltzen ziren,
egun berak zertarako erabiltzen dituen Akei baserrian eta
enkarterrietako astoaren ezaugarrien eta arrazaren egoeraren berri
ematen du bideo honetan.
{google}6972149145664687904{/google}
Argazkia: DV