Argazki irabazleak

Morkaiko 2009ko urt. 13a, 11:17

Aitor Salaberriaren argazki batek irabazi du Morkaiko Mendizale Elkartearen Mendi Argazki Lehiaketa. Publikoaren saria, berriz, Aitor Romerak ateratako argazkiak lortu du.


 Pirineoetan, Anayet mendiaren inguruetan, ateratako argazkiari esker irabazi du Aitor Salaberriak aurtengo lehiaketa. 150 € poltsikoratu ditu. Publikoak aukeratu duen argazkiak, Aitor Romerak aurkeztutakoak, 125 € irabazi ditu. Peruko mendikate zurian ateratako argazki batek, hain zuzen ere.
Bestalde, Javier Aguirregomezkorta Cortazar izan da bozka eman duzuenon artean egin den zozketaren irabazlea. Miguel Anguloren Euskal Mendien liburua irabazi du. Aurten argazki asko aurkeztu dira eta kalitatea ere nabarmentzeko modukoa izan da, inoiz baino berdinduagoak izan diren bozketak dira horren erakusle.
Eskerrik asko Jokin Martinezi (Ongarri) epaile lanak egiteagatik eta argazkiak aurkeztu eta erakusketara etorri zareten guztioi ere bai. Zorionak irabazleei eta datorren urtera arte.
Argazki irabazleak:

Argazki irabazlea.: Anayet-Pirinioak. Egilea: Aitor Salaberria.

huayhuash-jahuacocha-mendikate-txuria. Egilea: Aitor Romera.


  • Mendiko Argazki Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak elgoibarren.net-eko Mediatekan dauzkazue ikusgai.