Barixaku honetan, urtarrilaren 16an, egingo du plataforma sortu berriak Palestinaren aldeko lehen elkarretaratzea. San Frantzisko iturriaren aurrean izango da 19:00etan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu Palestinaren Aldeko Elgoibarko Plataformak. Bestalde, enkarteladaz gain, zerbait ezberdina egitea erabakiko balute, abisua pasako dutela jakinarazi dute. “Israel Palestinaren aurka egiten ari den inbasioak jarraitzen duen bitartean” barixakuero egingo dituzte protestaldiak.
* Argazkiak plataformako kideek bidaliak dira.