Elgoibarko BTT zentroaren inguruko bideoa

elgoibarren.net 2009ko urt. 14a, 13:11


Samuel Sanchez txapeldun olinpikoak Debabarrena BTT zentrora egin zuen bisita aprobetxatuz, zentroaren inguruko bideoa grabatu zuten BTT Euskadi zentroetako arduradunek. Ehun bat mendi bizikleta zalek eginiko irteerako irudiak, Samuel Sanchez beraren berbak eta zenbait btt zaletu zein arduradunen iritziak, eta, oro har, Mintxetan harrera gunea daukan Debabarrena btt zentroaren nondik norakoak jasotzen ditu bideoak.


Bideoa: