Sanloko lau jokalari Euskadiko selekzioarekin aritu dira Valladoliden

elgoibarren.net 2009ko urt. 14a, 14:49

 
Valladoliden jokatu berri dira, hilaren 2tik 6ra bitartean, Espainiako Eskubaloi Txapelketak, infantil eta kadete mailetan. Sanlo klubeko lau jokalari elgoibartar izan dira Puzela aldean Euskadiko selekzioa ordezkatzen, eta puntako postuetan geratu ez badira ere lan duina eginda itzuli dira etxera.



 Nesken infantil mailan Garazi Osorok eta Arantza Ferreirok jokatu zuten Euskadiko selekzioarekin. Guztira 18 autonomi erkidegotako taldeak aritu ziren lehian, eta euskaldunak seigarren postuan sailkatu ziren.

Euskadiko kadete mailako selekzioa.

 
  Maila bat gorago, kadete mailan, hain zuzen, Ane Urain eta Maite Bollar jokalariak izan ziren Euskadirekin jokatu zuten elgoibartarrak. Hauek ere gainerako autonomia erkidegoetako taldeen aurka neurtu zituzten indarrak, eta zazpigarren postuan amaitu zuten azken sailkapenean.