Aurten 500 partaidek eman dute izena, horietatik hogei bat elgoibartarrak. Froga larunbatean eta igandean ospatuko da eta bi ibilbide izango ditu, bata lehiakorra eta bestea ez. Ikusteko froga oso polita izango da eta parte hartzaileek ederki eskertuko dituzte ikusleen animuak.
Plana honakoa da: larunbatean Col de Sencour-era igo, Lac d'Oncet gainean. 600/700 metroko desnibel erraza.
Beharrezko materiala: kranpoiak, pioleta eta erraketak (edo eskiak). Nahi duenak bertatik Pic du Midi de Bigorre igotzeko aukera izango du.
Igandean Luzeko pistetan paseatzaile forfaita hartu, hau da, igoera bakarrekoa, Col de Clozesera, eta bertan asko mugitu gabe karrera ikusi. Lekua oso polita da eta dakienak Battourade aldera jo dezake. Hor posible da Ardiden lakurantz joatea, betiere kondizioak onak badira.
Ibilbide hauetan antolakuntzako jendea izango da gidari lanetan, ikusleek froga ahalik eta hobekien eta segurtasun handienaz ikus dezaten.

- Altitoy-ri buruzko informazio gehiago (ibilbideak, e.a.) honako web orrian daukazue: altitoy.com
Morkaikok ez du irteera modura antolatuko, baina joateko interesa duen orori laguntzeko prest gaude: lotarako lekuak bilatzen, beharrezkoa den materiala alokatzen, antolakuntzarekin zubi lanak egiten,... Jarri gurekin harremanetan.
- Ikus hemen: Morkaikoren testu guztiak