Pilotari elgoibartarrek Lasarte-Oria nagusitasun osoz, 6 eta 1, gainditu ostean lortu dute final-laurdenetarako sailkatzea. Lasarten jokatutako hiru partidetatik bi irabazi zituzten eta joan zen barixakuan Ikastolako frontoian jokatutako hiru partidak ere irabazi egin zituzten: 22 eta 6 kadeteek, 22 eta 18 jubenilek eta 22 eta 11 nagusiek. Konde eta Txurruka kadeteetan, Arribillaga (argazkian) eta Arrizabalaga jubeniletan eta Arrizabalaga eta Lizarralde izan dira Elgoibarko ordezkariak kanporaketa honetan.
Argazkia: Aitor Zabala.