Ikerketa egiten ari den Gizagune fundazioko Ana Orozkok Alfredo Etxeberria alkatearekin batera eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, “pare bat aste barru emaitzak esku artean eta Udal agintariei erakusteko moduan izatea espero dugu. Emaitzetan oinarrituz, hartu beharreko neurriak zehaztea eta horiek gizarteratzea dira emango ditugun hurrengo pausuak”.
Galderak
Nola baloratzen duzu Elgoibarko bizikidetza? Zer hobetu daiteke? Nola konponduko zenituzke gabezia nagusiak? Udalaren ardura al da bizikidetza arazoen ondorioak konpontzea? Hauek eta antzerako beste hainbat galdera egingo dizkiete kalean hainbat elgoibartarrei, 500 bat inguru, datozen egunetan.

Zer da elkarbizitza?
Ikerketaren arduradunen berbetan, XXI. Mendeko erronka berriak dira gatazkak eta bizikidetza transformatzea eta sustatzea, betiere, bizikidetza honela ulertuta: “Gizarte aniztasuna eta dibertsitatea onartzean oinarritutako harreman harmonikoak ezartzea, elkarrizketa landuz gatazkak konpontzeko modu gisa eta eraikuntza aktibo, nahitako eta sistematiko gisa, non denek parte hartzen duten”. Izan ere, pertsonak adina modu daude elkarbizitza ulertzeko. Batzuentzat, elkarrekin lasai berba egiteko espazio edo berdegunerik ez izatea izan daiteke bizikidetzarako oztopo, inmigrazioa beste batzuentzat, e.a.

•Lotura duten albisteak:
- Bizikidetza eta giza eskubideen egoera neurtuko ditu ikerketa batek (elgoiBARREN.net 2009-03-02)