Play-off-etarako sailkapenetik garaipen bakarrera dago Haundi

elgoibarren.net 2009ko mai. 12a, 13:51

Ligako azkenaurreko jardunaldian Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka 2 eta 0 galdu eta gero, zapatu honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Mintxetan jokatuko duen ligako azken partida erabakigarria izango da Haundi futbol taldearentzat. Play-off-etarako sailkapena lortu nahi badu, jokoan ezer ez duen Zallari irabazi beharko diote sailkapeneko laugarrren postuan, play-off-ak jokatzeko aukera ematen duen azkena, dauden Haundiko jokalariek.


Emozioz beteriko azken jardunaldia

 Hirugarren mailako laugarren multzoko azken jardunaldiak futbol zale lasaiena bere onetik ateratzeko modukoa izateko tankera guztia dauka. Bost talde daude murgilduta Bigarren B mailara igotzeko play-off-etan sartzeko borroka estuan -hiru puntuko aldea dago lehen eta bosgarren sailkatuaren artean-: Amurrio, Lagun Onak, Portugalete, Elgoibar eta Beasain (sailkapenean duten postuan, hurrenez hurren), baina, lehen lau sailkatuek bakarrik lortuko dute guztiek desira duten saria; igoerarako kanporaketak jokatzea, alegia. Tentsioa eta emozioa ziurtatuta daude azken jardunaldian.

Haundiren aldea ezerezean

1706640335506 Play-off-etarako sailkapenetik garaipen bakarrera dago Haundi

Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan lidergoan zegoen Haundik emaitza txarrak lortu ditu azken jardunaldi erabakigarrietan; Lagun Onak aurkari zuzenaren aurkako porrota, batez ere, eta, pilatuta zeukan abantaila xahutu dute Jagoba Arrasateren mutilek. Hala eta guztiz, bere esku dauka oraindik sailkatzeko aukera, Zallari (12. sailkatua) nahitaez irabazi behar horretarako.
 Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek, Lagun Onak eta Portugaletek elkarren aurka jokatuko dute azken partida. Amurrio liderrak, berriz, Durangoko Kulturalaren aurka eta Beasainek, Haundiren puntu kopuru berdinarekin bosgarren postuan sailkatuta dagoen taldeak, Leioaren aurka jokatuko du. Edozer gerta daiteke, baina Haundiko jokalariek eskertuko dituzte Mintxetara hurbilduko diren zaletuen animoak.

Sailkapena (3. maila IV. multzoa):

Sailkapena 

 

Jok. 

Puntuak

Irab.

Berd. 

Gald.

Golak alde

Golak aurka

AMURRIO

37

70

20

10

7

62

27

LAGUN ONAK

37

70

20

10

7

49

25

PORTUGALETE

37

70

20

10

7

54

33

ELGOIBAR

37

67

18

13

6

53

32

BEASAIN

37

67

19

10

8

61

36