Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketa ekainaren 26an eta 27an egingo da

elgoibarren.net 2009ko mai. 13a, 14:45

 
Gurean Bai I.Pintxo Lehiaketa antolatu dute Ostalaritzan euskara sustatzeko Gurean Bai-Ostalaritza proiektuak, eta Elgoibarko Udaleko Merkataritza Sailak. Lehiaketa Ekainaren 26an eta 27an egingo da eta maiatzaren 18a da izena emateko azken eguna.

 


1706640334080 Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketa ekainaren 26an eta 27an egingo da

 Ostalaritza eta euskara uztartu eta sustatzea da lehiaketaren helburu nagusia, eta aldi berean, Gurean Bai-Ostalaritza proiektua promozionatu eta gizarteratzea. Elgoibarko edozein ostalaritza establezimenduk eman dezake izena lehiaketan, daukan kalifikazio edo kategoria kontuan izan gabe (taberna, kafetegia, jatetxea, e.a.).
Izen-ematea doakoa da, eta epea maiatzaren 18an bukatuko da, 13:00etan.

Pintxoak euro baten trukean
 Establezimendu bakoitzak pintxo bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta euskarazko izena eduki beharko du. Bestalde, lehiaketara aurkeztutako pintxoa jendearen eskura egon behar da lehiaketak iraungo duen 2 egunetan eta, gainera, lehiaketara aurkeztutako pintxoek salmenta-prezio bakarra izango dute: euro bat.