Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

elgoibarren.net 2009ko mai. 14a, 12:24

Athletic baino gehiago izan zen Bartzelona eta nagusitasun osoz, 4 eta 1, irabazi zuen Kopako Finala. Zale txuri-gorrien ikuskizuna, baina, itzela izan zen. Ez bakarrik Valentzian edo Bilbon, Elgoibarren ere zaletu askok bultzatu zituzten lehoiak, telebistaren bestaldetik izan bazen ere. Irudietan jaso dugu Kaia tabernan, “Athleticeko zaleen katedralean”, eta Txarriduna Hotelean batu ziren zaletuen pasioa.(argazkiak eta bideoa dauzka)

 
Toqueroren golak, 9. minutuan, demaseko ilusioa piztu zuen Athleticeko zaleengan, baina...

1706640333274 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333319 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333381 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333421 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

...Barçaren lau golek errealitatera bueltarazi zituen zale txuri gorrien amets eta ilusio guztiak.

1706640333459 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333497 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333542 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333580 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

Batzuk pozik eta besteak triste; futbolaren, eta bizitzaren, legea. Bartzelonako zaletu banaka batzuk ere ausartu ziren atzo euren koloreak defendatzera, horrenbeste Athletic zaleen artean. Gaur goizean, esaterako, Kopako irabazlearen bufanda eta bisera jantzita zebilen emakume bat kalean gora eta behera, Barçaren ereserkia behin eta berriz jotzen zuen aparailua eskuetan zuela; harro eta pozik.

Bartzelona taldearen zaleak Kaia tabernan.

1706640333659 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

1706640333701 Elgoibarren ere Athletic zaleen ametsa zapuztu du Bartzelonak

 
Bideoa:
{youtube}O0UsiYp-xvM{/youtube} 
 
Informazio gehiago: