•30 herrialdetako 200 partaide
Kontsumo baxuko autoen lehiaketan 30 herrialdetatik joandako 200 taldek parte hartu zuten, eta Meka ikastetxea ordezkatuz joandako elgoibartarrek 56. postuan amaitzea lortu zuten, parte hartzen zuten estreinako aldian. Mekako ikasleek gidatu zuten irakasleek diseinatutako autoa eta 530 kilometro egin zituzten Lausitzeko zirkuituan, gasolina litro bakarrekin.
Tknika proiektuaren barruan jardun dute Meka Institutuko irakasleek kontsumi txikiko bi autoren diseinu eta doikuntza lanak egiten, gasolinaduna bata eta gasoilduna bestea. Ez dira bakarrik ibili, ordea; unibertsitate, enpresa eta beste ikastetxe batzuekin elkarlanean baizik. Elgoibarko irakasleek, Errenteriako Don Bosko eta Deustuko Salesianos ikastetxekoek ordu mordoa sartu behar izan dituzte ezaugarri horren bereziak dituzten autook egiten.
•Irabazleak 3.771 kilometro egin zituen
Frantziako institutu bateko ikasleek diseinatu duten Microjule autoak irabazi zuen lehiaketa. Frantziarrek aurkeztutako prototipoak 3.771 kilometro egin zituen; Madriletik Veneziarainoko joan-itzulia, gasolina litro bakarra erabiliz.
- Ikus BIDEOA hemen: Kontsuko baxuko Bat Formulak (lasextanoticias.com)