Odeik 77. minutuan sartutako gol bati esker irabazi zuen Haundik Zallaren aurkako partida. Azken emaitza honekin ligako hirugarren postuan amaitu dute Jagoba Arrasateren mutilek. Balentria handia da, denboraldi hasierako asmoak apalagoak baitziren; maila mantentzea, alegia.
Emozioz beteriko partida izan zen Haundik 500 bat zaletu ingururen aurrean Mintxetan jokatu zuena. Garaipena beharrezkoa zen, baina baloiak ez zuen Zallaren ate-barruan sartu nahi, harik eta partidaren amaiera aldera, nerbioak eta ezinegona nagusitzen ari zirenean, Odeik gola sartu zuen arte. Ametsetan segitzeko aukera ematen duen gola.
Sailkapenean elgoibartarrekin berdinduta zegoen Beasainek ere 7 eta 2 irabazi zuen Leioaren aurka zuen partida; alferrik baina, play-offetatik kanpo geratu baitira. Azpeitiko Lagun-Onak taldeak irabazi du liga txapelketa, eta horrekin, kanporaketa bakarra gaindituz gero igoera lortzeko aukera. Amurrio, Elgoibar eta Portugaletek, igoerarako kanporaketak jokatzeko sailkatutako beste hiru taldeek, hiru kanporaketa jokatu, eta gainditu, beharko dituzte Bigarren B Mailan jokatzeko saria eskuratu nahi badute.
•Zozketa gaur arratsaldean
Gaur arratsaldean egingo da kanporaketetako gurutzaketen zozketa. Hirugarren Mailan aritu eta sailkatu diren Espainiako edozein ekipo toka dakioke Haundiri.
Gaur arratsaldean egingo da kanporaketetako gurutzaketen zozketa. Hirugarren Mailan aritu eta sailkatu diren Espainiako edozein ekipo toka dakioke Haundiri.
•Argazkiak: