Ardo eta urdaiazpiko dastatzeak azken zapatuko feriako nobedadeak

elgoibarren.net 2009ko mai. 29a, 09:38

 
Baserriko produktu eta ganaduaz aparte, bi berrikuntza izango ditu bihar, maiatzak 30, egingo den hileko azken zapatuko feriak: batetik, Merkatu Plazako Barren-Azoka elkarteak antolatuta, urdaiazpiko dastatzea izango da Nafarroa Plazan. Trinitateetako Danborradak, bestalde, ardo dastatzea antolatu du.


Ardo dastaketa

Argazkia: Jabi Leon.

Trinitateetako Danborradako antolatzaileek, iaz eduki zuen arrakasta ikusirik, ardo dastatzea antolatu du aurten ere.
  • Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte hainbat ardo mota dastatzeko aukera izango da Nafarroa Plazan eta Leku Ederren jarriko dituzten dastatze guneetan.
  • Gaur arratsaldean, berriz, ardo katari buruzko saioa eskainiko du ardo aditu batek Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Urdaiazpiko dastatzea
Merkatu Plazako Barren-Azoka elkarteak antolatutako ekitaldira Urdaiazpiko aditu bat etorriko da, eta doan banatuko dute euren produktua: urdaiazpiko iberikoa.
  • Nafarroa plazan izango da 11:00etatik aurrera.