Bizikletak hartu eta ‘Elgoibar bi erroberatan’ egingo dute domekan

elgoibarren.net 2009ko mai. 29a, 10:21

 
Bizikletak hartu eta Elgoibar bi erroberatan bizikleta irteera egingo dute ehunka umek eta nagusik domekan, maiatzaren 31n. Parte hartzaileek 10:30ean hasiko dute ibilaldia Plaza Handian eta Ermuaran-Sallobentera joan-etorria egingo dute.



Bizikleta gainean ezin bada, oinez egiteak ere balio du.

 Badira urte batzuk Herri Eskolako Kalamua gurasoen elkartea Elgoibar bi erroberetan antolatzen hasi zela, eta, urtetik urtera indarra hartu duen ekimena da. Iaz, esaterako 250 lagunek parte hartu zuten eta era guztietako bizikletak ikusteko aukera izan zen. (Ikus hemen 2008ko argazkiak). Bestalde, Elgoibar Bi Erroberatan Kalamua gurasoen elkarteak antolatzen duen arren, herri osoa gonbidatu nahi izan dute parte hartzera.
 Plaza Handitik hasiko dute ibilbidea 10:30ean, eta Elgoibarko kaleetan buelta eman ondoren, Ermuaran-Sallobentera joango dira, eta handik Plaza Handira itzuliko dira. Egindako esfortzuaren ordainetan freskagarriak emango dizkiete haurrei, eta plazan jarriko duten txosnan txorizoa jateko aukera ere egongo da.
 

1706640300260 Bizikletak hartu eta ‘Elgoibar bi erroberatan’ egingo dute domekan

Ez da lehiaketa bat
 Elgoibar Bi Erroberatan ez da lehiaketa bat, eta antolatzaileek lortu nahi duten helburua distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzea da, baita bizikletan ibiltzeko ibilbide egokiak eskatzea ere.