Dirulaguntza hau (244.459 €), aurten ere, bi udal sailetatik bideratuko da: Euskara Batzordetik (155.556 €) eta Gazteria Batzordetik (88.903 €).
- Gurean Bai-Merkataritza: % 100
- Haur eta gaztetxoen aisialdia: % 67
- Kultur jarduerak: % 21
- BARREN astekaria eta elgoiBARREN.net: % 20
Hauek dira Hitzarmenean azaltzen diren proiekturik garrantzitsuenak, jasotzen duten dirulaguntza kopuruaren arabera:
- BARREN astekaria: 56.610 €
- ATXUTXIAMAIKA: 55.000 €
- KUADRILLATEGI programa: 34.100 €
- HAUR ETA GAZTEAK (gastu orokorrak): 34.000 €
- GUREAN BAI-Merkataritza Hitzarmena: 30.500 €
- KIRIBILKA programa: 12.000 €
- EUSKARA ERREFORTZUAK: 11.000 €
- elgoiBARREN.net web gunea: 6.300 €
- KULTUR JARDUERAK (bertso jaialdia, Santa Ageda, ...): 2.600 €
•Aurrekontuaren % 38a finantzatzen du Udalak
Elgoibarko Izarrak 632.000 euroko aurrekontua dauka 2009rako (105.000.000 pezeta inguru), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 38a da, gutxi gorabehera.
•Eskerrak, Udalari
Elgoibarko Izarrak 632.000 euroko aurrekontua dauka 2009rako (105.000.000 pezeta inguru), eta Udalak emandako dirulaguntza aurrekontu osoaren % 38a da, gutxi gorabehera.
•Eskerrak, Udalari
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Elgoibarko Udalari, honek eskaintzen dien laguntzarengatik. "Iaz baino diru dezente gutxiago jasoko badugu ere, Udalaren laguntza ezinbestekoa da Elgoibarko Izarraren proiektuak gauzatzeko. Aurrerantzean ere bide beretik segitzeko asmoa azaldu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, euskara gure herrian sustatzeko ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana" adierazi dute euskara elkarteko arduradunek.
∞Lotura duten albisteak:
- 2008ko proiektuak eta egitasmoak finantzatzeko hitzarmena sinatu dute Elgoibarko Izarrak eta Udalak (2008-03-07 elgoiBARREN.net)