Hondartzara joateko eguraldia egin zuen domekan eta Ibilaldia ere bazegoen Galdakaon. Hortaz, Antolatzaileak beldur ziren jendeak beste plan horien aldeko apustua egingo ote zuen. Bizkor uxatu zituzten zalantza horiek, Plaza Handira bizikleta gainean azaldu ziren 270 lagunek. Adin guztietako txirrindulariak ikus zitezkeen. Era eta tamaina guztietako bizikletak ere bai, batzuk gurditxo eta guzti. Denak batera, baina bakoitza bere erritmoan, Ermuaran-Sallobenterantz abiatu ziren. Azkenak iritsi artean ermitaren inguruan itxaron eta tropelean egin zuten itzulera. Plaza Handian freskagarriak eta txorizo egosia zituzten zain.
Kalamua guraso elkarteko 25 bat lagun inguru ibili ziren, bestalde, txirrindularien segurtasuna bermatzeko lanean, puntu esanguratsuenetan: bidegurutze, garajeetako irteera, eta antzerakoetan kokatuta.
Distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzea eta bizikletan ibiltzeko ibilbide egokiak eskatzea dira, besteak beste, Elgoibar bi erroberatan irteeraren antolatzaileek lortu nahi dituzten helburuak. Bi urtean behin antolatzen zuten hasieran, baina duela lau urtetik ona urtero egiten dute, eduki izan duen arrakasta ikusirik.
•Bideoa
{youtube}1qD6t83-oxg{/youtube}
•Argazkiak