Madalako parkean azken hilabetetan egin dituzten obren ondorioz, eta zailtasunak izango zituztela aurreikusiz, Trinitate jaietan –ekainaren 5etik 7ra- txosnarik ez muntatzea erabaki zuten Madalako Jai Batzordeko kideek. Txosnarik gabe izan arren, “denetariko” egitaraua prestatzen saiatu dira.
- Zapatu goizean, 12:00etatik aurrera, Elgoibarko baserrietan egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Nahi duenak mokadu bat egiteko aukera ere izango du.
- Arratsalde partean, berriz, kalejira poteoa izango da 18:30etik aurrera herriko kaleetan.
- Festetan ere burua erabili jaia iluntzean hasiko da, Gaztetxean. Bertan txitxarro errea afaltzeko aukera izango da eta Munlet bikoteak kontzertua eskainiko du (23:00ak aldera). Hiru DJren sesioek lagunduko dute Munleten saioa: batetik, Japoniatik etorritako Dj Txako eta Dj Doc Koyamantado; eta bestetik, Dj Zigor Dz (Selektah, Fermin Muguruza, Esne Beltza...).