17 taldek parte hartuko dute zapatuan hasiko den Futbol 7 Txapelketan

elgoibarren.net 2009ko eka. 4a, 10:13

 
Zapatu honetan, ekainaren 6an, hasiko da XII. Eskualdeko Futbol 7 Txapelketa, 17 talderen partaidetzarekin. Elgoibarko eta Eibarko kirol patronatuek antolatzen duten txapelketako partidak Mintxetan eta Eibarko Unben jokatuko dira. Finala uztailaren 17an izango da Mintxetan.

 
 


 Talderik gehienak elgoibartarrak dira; hala eta guztiz, Eibarko, Debako, Ermuko, Ondarroako eta Soraluzeko taldeek ere eman dute izena. Titulua defendatuko duen taldea ere elgoibartarra da. Izan ere, elgoibartarren arteko lehian Buztan-gorri taldeak 2-1 irabazi zion iaz LMRD1P  taldeari. Hirugarren postuan, berriz, 2007ko txapeldunak, Kashima Brewers elgoibartarrak, sailkatu ziren.