Mendi irteera pikotara

Morkaiko 2009ko eka. 4a, 19:21

blogak_morkaiko_txikia.gif

  Morkaiko Mendizale Elkartearen hurrengo mendi irteeraren berri eman nahi dizuegu.

 

NORA: Europako Pikoetara izango da, Urriellu albergean lo egingo degularik, Naranjo (edo "Picu Urriellu") pareta ezagunaren azpian gelditzen den aterpean. Asteburuko eskurtsioa izango da eta asmoa Pikoak aldenik alde zeharkatzea izango da, Sotres herritik irten eta Fuente De-ra iritsiz. Tartean mendi ezberdinak igotzeko parada izango dugu.

NOIZ: Uztailak 4-5 astebukaera.
(*Argi! Kontuan izan egutegian haseran jarritako data asteburu bat atzeratu behar izan dugula)
NOIZ IRTEN: Uztailak 4 zapatua, 5:30etan Plaza Handitik.

IZENA EMATEKO: Izena emateko epea ekainak 25 osteguna baino lehen. Kontuan izan 30 pertsonentzako lekua bakarrik dagoela!

PREZIOA:
Bazkideek 40 €
Ez bazkide 50 €
* prezioan barne doa autobusa + zapatuan lo egitea + zapatuko afaria + domekako gosaria.

ZAILTASUNA: Zailtasun ezberdineko ibilbideak antolatzea erabaki dugu, taldearen arabera aukera ezberdinak izango ditugularik, bai zapatuan eta baita domekan ere.

Ibilbide erreza, tontorrik egin gabe, zailtasun ertainekoa izango da, tontorrak eginez gero gogor samarra izango delarik.

Zailtasuna-maila: *samurra **ertaina***gogo samarra ****gogorra

Besterik gabe, edozein dudatarako, guri zuzentzea besterik ez duzue.


Morkaiko Mendizale Elkartea
Errosario Kalea 17, P.K. 121
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Tel: 943 74 02 97
Faxa: 943 74 02 97
morkaiko@morkaiko.net

www.morkaiko.net