Galdutako zuhaitza berreskuratu du Trenbide kaleak

elgoibarren.net 2009ko eka. 10a, 13:44

 
Barrutik ustelduta zegoela-eta, joan zen abenduan Trenbide kalean bota zuten zuhaitzak badauka ordezkoa. Udaleko langileek orain dela gutxi landatu dute beste bat toki berean, hau ere alibustre familiakoa.

 
 


1706640290318 Galdutako zuhaitza berreskuratu du Trenbide kaleak

 Aurrez egon zen zuhaitza aspaldi bota zuten uribetarren palazioko lorategian landatu zuten, orain dela 150 urte inguru. Denborarekin herriguneko paisaiaren parte bihurtu zen tamaina handi eta kolore biziko zuhaitza. Ikusgarria zen uda partean hostoek hartzen zuten hori kolorea. Orain landatu dutenak denbora beharko du lehengoak zituen ia 20 metroak hartzen baina kolorean behintzat nabari da alibustreen familiakoa dela.
 
 Barrutik zeharo ustelduta zegoen eta jausteko arriskua zegoelako bota zuten zuhaitza iaz; herritarren segurtasuna bermatzeko. Elgoibartar askok estimu handian zeukaten zuhaitza eta pena hartu zuten zuhaitza bota zutela jakitean. Kontsolamendu gisa, eta emandako hitza betez, aurrekoa botatako leku berean landatu dute zuhaitz berria.