Trikuharri multzo handi bat garbitzeko eta Karakate naturgunea zeharkatzen duten mendi bideak egokitzeko lanak egingo dituzte auzolandegian izena ematen duten gazteek. Berreskuratze lanak egiteaz gainera, arratsaldero Soraluzen eta Deba bailaran ekintza eta txango ugari egiteko aukera edukiko dute: Mutriku-Deba-Zumaia Flyscha, Aranzadiko teknikariekin espeleologia, Luberrira bisitak… eta abenturazko kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute, besteak beste.
Auzolandegi honen helburua Karakateko mendiguneak dituen balio historiko, etnografikoa, geologikoak eta naturalak ikertzea eta berpiztea da. Soraluzeko Udaleko ordezkariek adierazi duten moduan, “Karakate xarma da, paisaia da, geologia da, historia da eta gure gazteek aurten guzti hori gertutik ezagutzeko aukera izango dute”.

•Pentsio osoa prezioaren barne
Auzolandegi honetan parte-hartzeko Gaztekutxa txartelaren titularra izatea beharrezkoa da. Kutxak diruz lagunduko duen jarduera denez, 150 euroren trukean pentsio osoko egonaldiak jasoko dituzte ordainetan parte hartzaileek. Izena emateko www.kutxasocial.net webgunean sartu.